Jaha Dukureh
Jaha Dukureh | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Gambia, 1989 (34/35 urte) |
Herrialdea | Gambia |
Bizilekua | Atlanta |
Hezkuntza | |
Heziketa | Georgia Southwestern State University (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
Jaha Dukureh (Bantarget, Gambia, 1989) giza eskubideen aldeko ekintzailea da, eta emakumeen genitalen mutilazioaren aurkako kanpaina (EGM) bultzatzen du.[1][2][3][2] Safe Hands for Girls erakundearen sortzailea eta zuzendaria da. MGF/EGMren aurka borrokatzen da, eta The Guardian's End FGM Guardian Global Media Campaign-en kanpainaren liderra da.[4][5] 2016ko apirilean, Time 100 saioko zerrendan sartu zen, urteko 100 pertsona garrantzitsuenak biltzen dituena.[6]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dukureh Ganbian jaio zen. Jaio eta astebetera klitoria moztu zioten.[2] Ama hil ondoren, 15 urte besterik ez zituela, New Yorkera joan zen ezkontza itundu baten ondorioz.[2] Koitoan min handia hartu ondoren, kirurgia egin zioten infibulazioa desegiteko. Haren ustez, jasandako mutilazioa berriro esperimentatzea izan zen.[2][3] Dibortziatu eta familiakoekin bizitzera joan zen. Legezko tutore baten baimenik ez izateagatik hamar eskolak baztertu ondoren, New Yorkeko bigarren hezkuntzako eskola batean izena ematea lortu zuen.[2] 17 urterekin Atlantara joan eta berriro ezkondu zen.[2]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2013an Dukureh-ek Enpresen Administrazioan gradu-titulua lortu zuen Hegomendebaldeko Georgia Estatuko Unibertsitatean.[7] Urte horretan Safe Hands for Girls sortu zuen, EGMren aurkako Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) bat.[8] 2015ean Dukureh AEBetako herritar bihurtu zen .[3]
Dukureh-ren aktibismoak emakumeen genitalen mutilazioa debekatzea lortu zuen Gambian.[9][8]
Atlantan bizi da.[2] Dukurhen bizitzari buruzko film bat ari da egiten The Guardian.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Jaha Dukureh | West Africa Gateway | Portail de l'Afrique de l'Ouest» www.west-africa-brief.org.
- ↑ a b c d e f g h Topping, Alexandra. (12 de mayo de 2014). «Jaha Dukureh: 'In Washington, they don't want to talk about vaginas'» The Guardian.
- ↑ a b c Somra, Gena. (4 de enero de 2016). «One woman's journey to American Dream includes a crusade» CNN.
- ↑ http://www.safehandsforgirls.org/
- ↑ a b Daly, Claire. (21 de abril de 2016). «Time 100: FGM campaigner Jaha Dukureh makes prestigious list» The Guardian.
- ↑ Orenstein, Peggy. (21 de abril de 2016). «Jaha Dukureh» TIME.
- ↑ Bonds Staples, Gracies. (21 de abril de 2016). «Time magazine honors Atlanta woman’s fight to end genital mutilation» Atlanta Journal-Constitution.
- ↑ a b Mourgere, Isabelle. (19 de mayo de 2016). «La militante anti-excision, Jaha Dukureh, au top 100 du Time magazine» TV5Monde.
- ↑ Lyons, Kate. (24 de noviembre de 2015). «The Gambia bans female genital mutilation» The Guardian.